
Etxeko sagardo homogeneoa eta leuna.
Sagastiak
Ordo-Zelai: 4 hektarea fruta-aberastasuna.
Ordo-Zelai sagardotegiak 4 ha inguruko sagastia du. Bertan dauzka landatuta etxearentzat garrantzitsu diren sagar barietateak eta urteen poderioz bertan garatu direnak: Satxipi, urtebi haundi, urtebi txiki, moko, gezamiña, patzuloa, urdin sagarra, manttoni, txori sagarra, verdeagria eta mozolua dira barietate horiek.

Sagardo ekoizpena
Sagardo homogeneoa eta leuna: Ordo-Zelairen bereizgarria.
Ordo-Zelai sagardotegiak etxeko eta Oiartzun zein inguruetako baserrietako sagarrekin ekoizten du bere etxeko sagardoa. Izaeradun sagardoa du Ordo-Zelaik eta edateko erraza dena.
