Ordo Zelai sagardotegia sidreria oiartzun gipuzkoa

 

Ordo-Zelai Sagardotegia

 

Joxe Errandoneak eta Isabel Garmendiak eratzen duten familiak zuzentzen du Ordo-Zelai sagardotegia. 1993an inauguratu zen eta 2016 berritu zen estilo modernista berriarekin. Urte osoan dago irekita eta sagardotegi menua eta sagardoa txotxean eskaintzen ditu.

Menu bereziak prestatzen dituzte taldeentzat, aurretik enkargatuta, maiatzetik abendura (arkumea, arrainak: erreboilua, arroxela, legatza, bakailaoa, zapoa…)
Ezkontzak, jaunartzeak, oturuntzak, ospakizunak.

Beraien sagardoa egiten dute sagardotegiaren ondoan daukaten 8 hektareatako sagarrondoez. Botilak zuzenean saltzen dituzte sagardotegian.

200 pertsonarentzako jantokia dute, leiho zabalez eta bista apartez. Kanporako terraza irekia eta taberna zerbitzua. Autobusentzako aparkaleku zabala du.

 

 

 


SIDRERIA ORDO-ZELAI SAGARDOTEGIA

Txalaka bidea, 3 - Ugaldetxo Auzoa - 20180 Oiartzun (Gipuzkoa)

943 491 686

facebook ordo zelai sagardotegia